Urtero bezala, abian da Bergarako Udaleko Euskara batzordeak antolatzen duen Koldo Eleizalde lehiaketa. Bergaran jaioek, bertan bizi direnek edo bertan lan edo ikasi egiten dutenek har dezakete parte, aurtengo nobedadea, gazteek Goiena telebistan grabatuko duten telebistako elkarrizketa da.

Azkeneko urteetan egin izan denaren bidetik, idatzizko generoak eta ahozkoak eskaintzen dira. Lehenengo multzoan ipuin idatzia eta komikia izango dira eta bigarrenean, berriz, bertsoa, kontaketa eta interpretazioa (antzerkia, ipuin-kontaketa,umorezko pasadizoa eta txiste-saioa sartzen dira hemen) eta telebista-elkarrizketa.

Hain zuzen ere, azkeneko hori da aurtengo nobedade nagusia, izan ere, Goiena telebistan bertan grabatutako elkarrizketak izango dira lehiaketan aintzat hartuko direnak. Genero hau gazteei bideratua da eta bi kategoria bereiziko dira, adinaren arabera: 1996-2000 urteen artean jaioak (biak barne) eta 1990-95 urteen artean jaioak (biak barne).

Beste genero batzuetan ere badira zenbait nobedade: bertsoen arloan, adibidez, bertso zein koplak aurkeztu ahal izango dira eta lanak bakarka aurkeztu beharra izango da, eta kontaketa eta interpretazioan lehen  ere bereiz zeuden genero batzuk batu dira, nahiz eta, partaidetzaren arabera bereiz baloratu ahal izango diren.

Lanak aurkezteko epea telebistako elkarrizketa-proposamenaren kasuan martxoaren 7ra artekoa da eta gainontzeko lanen kasuan maiatzaren 7ra artekoa.

Lehiaketaren oinarriak eta bestelako azalpenak Udaleko webgunean ikus litezke helbide honetan: http://www.bergarakoeuskara.net/koldo-eleizalde-lehiaketa

Era berean, eskorri hau jaits dezakezu (PDF) informazio osoa eskura izateko.

 

Eranskinak: