Bukatu da herrigunean atariz atari egindako banaketa.

Baserri-auzoetako banaketa auzo-alkateek egingo dute datozen egunetan. Auzo-alkaterik ez duten auzoetako bizilagunek, zuzenean jo beharko dute Udaltzaingora.

Aste honetan amaitu da Bergarako Udaleko 2014ko egutegiaren kaleko banaketa. Egutegiak atari barruan utzi izan dira pilatxo batean, buzoietan sartzeko doblatu beharra zutelako. Etxebizitza bakoitzerako bana utzi dira baina gertatuko zen zenbait kasutan etxebizitzaren batek bat baino gehiago hartu eta beste batzuk gabe geratzea.

Hala, beraz, egutegirik gabe geratu direnek edo ale gehiago nahi dituztenek Udaltzaingoan jaso ahal izango dituzte abenduaren 16tik aurrera.

Baserri-auzoetako banaketa auzo-alkateek egingo dute datozen egunetan. Auzo-alkaterik ez duten auzoetako bizilagunek, berriz, Udaltzaingora etorri eta bertan jaso ahal izango dituzte.

Arloa: