Zer gertatzen da etxeko tresna txikiak hondatzen zaizkigunean? Ba, normalean, bota egiten ditugula eta berriak erosi... ez baitugu segundo bat bera ere inbertitzen konpontzen saiatzen. Baina askotan konpontzea uste baino errazagoa da! Hurrengo bilera azaroaren 13an izango da.

Berrerabiltzeko eta konpontzeko filosofia gure herrian txertatzeko Bergarako Udalak "Kafekonpon" egitasmoa jarri du abian. Honekin lortu nahi dugu etxean baztertuta dauzkazun traste zahar horiek berreskuratzeko ahalegina egin dezazun.

Europako hainbat tokitan Cafe Repair bezala ezagutzen da egitasmoa. Bere helburua da hondatu zaizkigun etxeko tresna txikiak (plantxa, bizikleta, erloju...) konpontzen ahalegintzea berrerabili ahal izateko.

Nor?

  • Etxean ez dabilen trasteren bat duen edonor (hau da, guztiok).
  • Trasteak desarmatu eta martxan jartzea maite duen edonor.


Nola?

Hilean behin elkartzen gara San Joxepeko egoitzan. Bertan herriko hainbat "esku-trebe" elkartzeko asmoa dugu hurbiltzen zareten gainontzeko herritarrokin batera "traste zaharrei" irteera emateko asmoarekin.

Hurrengo hitzordua datorren asteazkenean, azaroak 13, arratsaldeko 16:00tik aurrera.

Ekarri zure traste zaharra, guztion artean desarmatu eta muntatzen ahaleginduko gara!! Eta hori guztia kafetxo goxo bat hartuz!!