Bergarako Udala Ibarrako ur hornidurako sarearen zati bat berritzen ari da egunotan. Zehazki, Ozaeta kaleko 7. atariaren ingurutik Ibarra kaleko aparkalekuetaraino doan hoditeria aldatzen ari da udaleko Ur Zerbitzuetako saila.

Lan honen helburua da urte asko dituen azpiegitura berritzea eta ur horniduraren sarea eguneratzea. Horrela, zerbitzuaren fidagarritasuna hobetu eta etorkizunean sor litezkeen matxurak saihestu nahi dira.

Lanok Bergarako Udaleko Ur Zerbitzuko langileak ari dira egiten zuzenean, eta ez dira azpikontratatu. Obrak uztailaren 13an hasi ziren, eta une honetan egiten ari diren fasea ostiral honetan amaitzea aurreikusten da.