Bergarako Azokako Txiki Txokoa berriro ere martxan jarriko da 2026ko Pentekoste jaietatik aurrera, eta irailaren 6ra arte egongo da erabilgarri. Zerbitzua, hala ere, azokako postuak zabalik dauden ordutegira mugatuko da.

Maiatza eta ekainean, Txiki Txokoa astelehenetik ostiralera goizez eta arratsaldez egongo da zabalik, eta larunbat goizetan ere erabili ahal izango da. Aldiz, larunbat arratsaldeetan eta igandeetan itxita egongo da.

Uztailean eta abuztuan, berriz, udako ordutegi berezia ezarriko da. Hilabete horietan Txiki Txokoa goizez bakarrik egongo da zabalik, astelehenetik larunbatera, eta arratsalde guztietan eta igandeetan itxita egongo da.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, zerbitzua irekita egon beharko lukeen ordutegian itxita aurkituz gero, herritarrek 943 77 91 06 telefonora deitu dezakete, eta arreta emango zaie.

Ikasturte berrira arteko mantenduko den ordutegia izango da. Hurrengo hilabeteetan, asteburutako erabilera desegokien inguruan hausnartuko da eta gune egoki eta seguru bat izaten jarraitzeko neurriak aztertuko dira, beti ere, zaintza komunitarioan oinarrituta.