webmaster-k Ar, 2026-02-24 09:32-n bidalia
Bergarako Udalak eta herriko elkarte zein eragile feministek Martxoaren 8aren bueltan prestatu duten egitarau zabala aurkeztu dute. Helburua da Emakumeen Nazioarteko Eguna ikusgarri egitea eta berdintasunaren aldeko kontzientzia eta parte hartzea sustatzea.
Aurtengo egitarauan zine saioak, mahai inguruak, kirol ekitaldiak, erakusketak eta mobilizazio feministak antolatu dira, martxoaren 2tik 15era bitartean herriko areto eta gune desberdinetan.
· Martxoak 2, astelehena – Agerraldia (12:00, San Martin plaza)
Pentsiodunen Mugimenduak adineko emakumeen prekarietatea eta miseria pentsioak salatuko ditu, eta herritarrak M8ko mobilizazio eta bazkarira bat egitera deituko ditu.
· Zinea Seminarixoan
- “Sorry, Baby” (Helduentzat), martxoak 8, 19:30
- “Kaixo, Frida” (Haurrentzat), martxoak 8, 17:00
- “La tarta del presidente” (Zinekluba), martxoak 4, 20:00
· Martxoak 6–15 – “Bergarako Emakume Artisten X. Erakusketa”
Aroztegi aretoan ikusgai egongo da herriko emakume sortzaileen lana.
· Eskoletako jarduerak: Herriko ikastetxeetan hainbat ekintza egingo dira: erakusketak, mosaikoak, leloak eta emakume erreferenteen inguruko dinamika bereziak.
· Martxoak 7, larunbata – Kontzertua: “Putas amak”
20:00, Seminarixoa. Sarrera 8€, eta gonbidapen mugatuak doan eskuratu daitezke Udaleko Berdintasun Sailean WhatsApp bidez (688 117 60).
· Martxoak 8, igandea – Manifestazioa, ekitaldia eta bazkari feminista:
12:00, San Martin plaza. Bergarako Mugimendu Feministak antolatuta, herritar guztiei parte hartzeko deia luzatu zaie.
· Martxoak 12, osteguna – Mahai ingurua: “Etorkizuneko industria inspiratzen duten emakumeak”
9:30–11:00, Seminarixoa. Enpresare elkartearen eta Udalaren lankidetzan.
· Martxoak 14, larunbata – Emakumeen pilota binakako txapelketa
17:30, Udal Pilotalekua. Sarrera: 5 €.

