Bergarako Udala-k Az, 2025-04-09 08:28-n bidalia
Harixan eta Enpresaren parte hartzen duten hainbat enpresak Euskaraldiarekin bat egin dutela irudikatzeko argazki bateratua atera dute astearte honetan.
Ekimen honen bidez, lan munduan euskararen erabilera sustatzeko duten konpromisoa modu kolektiboan erakutsi nahi izan dute.
Euskaraldiaren laugarren edizioa datorren maiatzaren 15etik 25era bitartean izango da. Herritarrak dira Euskaraldiaren oinarri, baina ekimenak enpresak ere interpelatzen ditu, euskararen biziberritzean funtsezko eragile direlako.
Hori dela eta, Harixa eta Enpresareko enpresek euskararen aldeko konpromisoa erakutsi dute eta hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa sozialean parte hartuko dute.