Bergarako Udalak jakinarazi du igerilekuko teilatuaren konponketa lanak aurreikusitakoa baino azkarrago amaitu direla eta, ondorioz, igerilekua apirilaren 8an, asteartean, berriro irekiko dela ohiko ordutegiarekin.

Halaber, egun horretan bertan igeriketa ikastaro guztiak hasiko dira berriro, Igeriketa Eskola barne.

Itxierak eragindako epeari dagokionez, Bergarako Udalak ondoko neurriak hartu ditu:
• Martxoko abonuen (hileko zein urteko), ikastaroen eta erreserben diru itzulketak egingo dira, itxierak eragindako egunen proportzioan. Itzulketak hilabete bukaeran egingo dira.
• Apirileko kobrantzak datozen egunetan egingo dira eta, itxierak eragindako zerbitzuei dagokienez, era proportzionalean kobratuko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Agorrosin kirolgunera joan behar da.