Gipuzkoako Foru Ogasunak jakinarazi du 2024ko errenta aitorpena egiteko epea 2025eko martxoaren 31tik ekainaren 30era bitartean izango dela. Aurten ere, herritarrek aukera izango dute aitorpena euskaraz egiteko, hiru bide nagusien bidez:

1- Ogasunaren proposamena onartuz: Ogasunak bidalitako proposamena jaso ondoren, onartzerakoan adierazi daiteke euskaraz nahi dela. Aurrerantzean, agiri guztiak euskaraz jasoko dira.

2- Bulegoan bertan eginez: Bergarako Ogasuneko bulegoan (Toki Eder 5) egin daiteke aitorpena. Hitzordua eskatzean eta bertan izapidea egitean euskaraz egin nahi dela adieraztea gomendatzen da.

3- Zergabidea webgunearen bidez: Errenta aitorpena norberak egiten badu edo aholkularitza baten bidez egiten bada, espresuki zehaztu behar da euskaraz egin nahi dela.

Gipuzkoan, azken urteotan errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen kopurua nabarmen igo da. Esaterako, Bergaran 2006tik 2024ra %21 igo da euskaraz egindako aitorpenen kopurua, eta Oñatin igoera %28koa izan da.

Gipuzkoako Foru Ogasunak gogorarazi nahi du errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera zabalik dagoela eta herritar guztiak animatzen ditu aukera hau baliatzera.

Informazio gehiago lortzeko:
- 943 113 000
- Bergarako Ogasuneko bulegoa (Toki Eder 5)
- www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna