Bergarako Udala-k Al, 2025-03-24 10:28-n bidalia
Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak jakinarazi dute datorren ostegunean, martxoaren 27an, ospatuko dela Monzon-Ganuza 2025 sariaren banaketa ekitaldia, arratsaldeko 18:30ean, Seminarixoa aretoan.
Aurtengo sariduna Amaia Zubiria musikaria da, euskal musikagintzari eta kulturari egindako ekarpen paregabeagatik. Ekitaldian, Zubiriaren ibilbidea eta lana omenduko dira, eta bertan izango dira hainbat senide, lagun eta adiskide, artista handia laguntzeko eta ospatzeko.
Ekitaldia zabalik egongo da herritarrentzat, eta Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte euskal kulturaren eta musikaren erreferenteetako bati aitortza egiteko une berezi honetan parte hartzera.
Informazio gehiago: https://www.bergara.eus/es/node/20334