Bergarako Udala-k Ar, 2025-03-11 12:38-n bidalia
Bergarako Udalak eta hainbat erakunde eta elkartek Bergara Oinez 2025 egitasmoa aurkeztu dute, herritar guztiei zuzendutako ibilaldi osasungarriak antolatuz. Ekimen honen bidez, 60-90 minutuko ibilaldiak eskainiko dira urte osoan zehar, osasuna sustatzeko eta komunitatea sendotzeko asmoz.
Lehenengo ibilaldia martxoaren 20an izango da, Pol-Pol elkartearen antolakuntzapean. Ondoren, hileko hainbat astetan ibilaldi berriak egingo dira, Agorrosinen hasiera eta amaiera puntutzat hartuta, betiere goizeko 10:00etan abiatuta.
Honako erakunde eta elkarteek babestuko dituzte ibilaldiak: San Joxepe, Aranzadi Ikastola, Osasun Publikoa, Bergarako Osasun-Zentroa, Bergarako Udala, Aspace, Mariaren Lagundia, eta beste hainbat elkarte eta fundazio.
Euria edo eguraldi txarra egiten badu, gimnasia saio bat eskainiko da Agorrosinen.
Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko:
San Joxepe: 943 76 21 40
Agorrosin: 943 77 70 95
www.bergarakirola.eus