Bergarako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak 2025eko martxotik ekainera arteko egitaraua aurkeztu du, hainbat tailer, hitzaldi eta mahai ingururekin. Programaren helburua da emakumeen ahalduntzea sustatzea, espazio seguru eta inklusibo batean elkartuz, ikasiz eta hausnartuz.

Egitaraua doakoa izango da eta eskaintza zabala izango du, arlo ezberdinak lantzen dituzten ekintzekin, hala nola:
• Kultura eta artea: Ana Goitiaren Katana bakarrizketa (martxoak 6, Seminarixoa), Xilografia tailerra (martxoaren 20tik maiatzaren 15era, Martokoko Eskola Zaharra).
• Osasuna eta ongizatea: Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa (martxoaren 12tik maiatzaren 28ra, Osintxu), Elikadura menopausian tailerra (martxoak 12, 19 eta 26, Irizar Jauregia).
• Autozaintza eta sexualitatea: Autozaintzaren erotika tailerra (martxoaren 11tik maiatzaren 27ra, Agorrosin Ekintza Gunea), Desio tailerra (maiatzak 16, Irizar Jauregia).
• Hezkuntza eta hizkuntza: Gure artean euskaraz ikastaroa (martxotik ekainera, Udal Euskaltegia). Euskara ikasteko eta erabiltzeko motibazioa sustatzeko ekimen hau, hizkuntza ohitura berriak hartzea eta elkarrekiko komunikazioa erraztea du helburu.
• Feminismoa eta gizartea: Emakumea bere ingurunean: lehen, orain... eta gero zer? mahai-ingurua (maiatzak 22, Irizar Jauregia), Bergarako Emakumeen Txokoa hausnarketa-prozesua (martxotik irailera).

Bestalde, aurtengo edizioak aitatasun arduratsua sustatzeko ekimen berezi bat aurkeztuko du, Aitatasun aktiboak eta arduratsuak hitzaldiaren bidez (martxoak 20, Irizar Jauregia), gizonek ere familia eta hazkuntza arloan duten funtzioaz hausnartzeko helburuarekin. Era berean, emakume migratuentzako kirol jarduerak eskainiko dira, inklusioa eta elkarbizitza sustatzeko.

Jabekuntza Eskolaren eskaintzan parte hartu nahi duten emakumeek izena emateko epea otsailaren 14tik martxoaren 2ra bitartean izango dute zabalik. Plazak esleitzeko zozketa egingo da, eta lehentasuna Bergaran erroldatutako emakumeei emango zaie. Parte hartzaileek doako zaintza zerbitzua eskura izango dute jarduera guztietan.

Informazio gehiago eta izen-ematea egiteko:
berdintasuna@bergara.eus
943 779 145 / 688 811 760
www.bergara.eus/berdintasuna

Eranskinak: