Bergarako Udala-k Ar, 2025-01-07 16:25-n bidalia
Bergaran, Aroztegi aretoa arte eta kultura sustatzeko gune garrantzitsua bihurtu da, eta 2025ko otsailetik aurrera hainbat erakusketa eta ekitaldi antolatuko dira, behin lanak erakutsi nahi dituzten eskaerak jasota eta, baldintza pleguan zehaztutakoari jarraituz, batzorde mistoa bildu ostean.Guztira, 19 erakusketa aurkeztuko dira 2025ean Aroztegi aretoan.
2025eko egutegian, artista ezagun eta berritzaileek euren lanak aurkeztuko dituzte, hala nola:
• Xanti Arrieta: "Gernikak. Begiradak." - Eskultura, pintura, zeramika eta argazkigintza.
• Miguel Okinaren mendeurrena: Bi erakusketa: bat marrazkiena eta bestea pintura erakusketa antologikoa.
• Maialen Gallastegui Etxabe eta Bernarda Beñat G. (M&B kolektiboa): Argazkia, collage formatuan.
Gainera, Aroztegi aretoan hainbat erakusketa kolektibo eta lehiaketa ere izango dira, hala nola Kirol Argazki Lehiaketa eta Bergarako emakume artisten erakusketa kolektiboa, martxoaren 8an ospatuko dena.
Aroztegi aretoak, kultura eta artearen alorrean, Bergarako komunitateari eta bisitariei esperientzia aberasgarria eskaintzeko asmoa du.