Bergarako Udala-k Al, 2024-12-16 10:53-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi du 2024an ere banatuko direla Ohorezko Abonatu Txartela sariak, herriko kirolaren alde egin duten edo egiten ari diren pertsonak aitortzeko. Sari hauen bidez, kirol arloan egindako lana, konpromisoa eta lortutako emaitzak eskertu nahi dira.
Ohorezko Abonatu Txartelak emateko, honako irizpideak izango dira kontuan: kirol merituak, denbora-dedikazioa, generoa, inklusibitatea, kirol modalitatearen izaera minoritarioa, hautagaiaren adina eta hainbat kirol modalitatetan parte hartzea. Gehienez bost sari banatuko dira, eta 2025ean saridunek Bergarako Kirol Zerbitzuko abonu osoa doan izango dute urte osoan zehar.
Proposamenak aurkezteko aukera:
Edozein herritarrek edo entitatek proposa dezake hautagai bat saria jasotzeko, betiere norberaren burua proposatu gabe. Horretarako, dokumentazio egokia aurkeztu beharko da 2025eko urtarrilaren 10a baino lehen, Udaletxeko Bergararren Arretarako Zerbitzuan (BAZ), Agorrosinen edo Udalaren webgunearen bidez.
Proposamenek honako informazioa jaso beharko dute: hautagaiaren izen-abizenak, balorazio-irizpideei buruzko azalpenak (merituak, dedikazioa, modalitatea, eta abar), argazkia eta, hala badagokio, komunikabideetan argitaratutako informazioa. Proposamenak aurkezten dituztenen artean, Agorrosinerako hiru hilabeteko abonu bat zozketatuko da.
Epaimahaia Bergarako Udaleko ordezkariek eta Kirol Zerbitzuko arduradunek osatuko dute. 2024an sarituko diren hautagaien zerrenda otsailean argitaratuko da udalaren webgunean.
Ohorezko Abonatu Txartelaren irabazleek ezin izango dute saria urtebete baino gehiagotan jaso, eta txartel horren bidez Kirol Zerbitzuko abonu osoa eskuratzeko eskubidea izango dute urte osoan zehar.