Bergarako Udala-k Az, 2024-11-27 09:20-n bidalia
Bergarako udal pilotalekuaren obrarekin jarraitzeko, garabi bat muntatuko da, beraz datorren ostegunean (azaroak 28) eta ostiralean (azaroak 29) trafikoa moztuta egongo da Fraiskozuri kalean bi noranzkoetan, 28ko 08:00etatik aurrera eta 29ko 17:00ak bitartean.
Udaltzaingoek seinaleztapena jarriko dute trafiko bideratzeko eta Joan XXIII enparantza barruko garajeen irteera Irizar kaletik bideratuko da.
Obra hauen helburua estalkiaren erreforma integrala egitea da, pilotalekuak dituen iragazgaizte eta isolamendu akustikoko arazoak konpontzeko. Horretarako, egitura metalikoak indartuko dira eta estalkiaren plakak ordeztuko dira. Lanak Goitu Eraikuntzak SL enpresak egingo ditu, eta kontratua 330.803,51 €-koa izango da.