Astezken honetan ‘Bergara 2030. Egin Herrixa’ Eskola Agenda 2030 ekimenaren 2024/25 ikasturteko aurkezpena egin da Bergarako udaletxean.

Aranzadi, Ipintza, Mariaren Lagundia eta San Martin eskolako ikasle eta irakasleak hurbildu dira udaletxera eta guztiek sinatu dute diagnostiko partekatua egiteko konpromisoa.

Bertan azaldu da ikasturte honetan kontsumitzen ditugun elikagaiak nondik datozen eta non erosten ditugun aztertuko dutela.

Bergarako Udalak ‘Bergara 2030. Egin Herrixa’ Plan estrategikoa egin du. Plan honen helburua 2030era begira plangintza jasangarri bat adostea da. Plangintza hau nazioarte mailan Agenda 2030arekin bat etorri da, bertan onartutako garapen iraunkorrerako helburuekin.