Bergarako Udala-k Og, 2024-10-17 07:56-n bidalia
Bergarako Udal Euskaltegiak bertako euskara lantzeko ikastaroak antolatu ditu Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Jardun euskara elkartearen laguntzarekin.
Ikastaroen ezaugarriak:
- - Berba egiterakoan —ume eta nagusiok— egiten ditugun akatsik ohikoenak lantzeko ikastaroak izango dira.
- - Aurretik ere halako ikastaroak egin izan direnez, oraingoan hasierako edota jarraipeneko ikastaroa egin ahal izango da, beti ere, gutxienez, 7 laguneko taldeak osatzen badira.
- - 10 orduko ikastaroa da, 5 egunetan banatuta.
- - Egunak: azaroaren 18, 20, 22, 25 eta 27an
- - Ordutegia: 18:00/20:00 (moldagarria)
- - Ikastaroan parte hartzeko matrikula 15,45 euro ordainduko da.
Ikastaroen helburuak:
- Guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile edota edozein herritarri euren hizkuntza-akatsak zuzentzen laguntzea eta euskalkian duten gaitasuna areagotzea.
Zeinek har dezakeen parte?
− 16 urtetik gorako edozeinek.
Izen-ematea eta tokia:
- Izena emateko epea: 2024ko azaroaren 13ra arte
- Udal Euskaltegian eman behar da izena: Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia), 943 764 453 eta euskaltegia@bergara.eus