Bergarako Udala-k Az, 2024-10-02 11:53-n bidalia
Bergarako Udalak azterketa sakona egin du azken hilabeteetan herriko egoera sozioekonomikoa aztertzeko. Orain, behin emaitzak lortuta, horien aurkezpen publikoa egingo du urriaren 9an, 18:30ean, udaletxeko osoko bilkura aretoan.
Azterketa honen abiapuntua izan da Bergarako egoera sozioekonomikoaren 2019ko ikerketa eguneratzea. Helburua da gaur egungo egoera sozioekonomikoa ezagutzea eta etorkizunera begira aztertu beharreko alderdiak eta erronkak identifikatzea.
Ikerketa Ikei Research & Consultancy enpresak burutu du, eta, besteak beste, gizartearen egoera eta bilakaera, etxebizitzaren datuak, garraioari eta irisgarritasunari buruzko datuak, ekonomiaren egoera eta bilakaera edota azpiegiturak eta ekipamenduak izan dira landutako puntuak.
Lana, hala ere, diagnostiko soil bat baino haratago doa; izan ere, helburua ez da soilik Bergarako egoera sozioekonomikoaren ikuspegi orokor bat lortzea, baizik eta etorkizunari begira udal jarduketako lehentasunei aurre egitea ere bilatzen da eta eremu sozioekonomikoan identifikatzen diren zailtasunak eta aukerak antzeman. Horrek, halaber, Bergarako bilakaera eragin edo baldintzatu dezaketen joera globalei arreta ematea ekarriko du.
Bukatzeko, udal ordezkariek aurkezpenera gerturatzeko gonbidapena luzatu diete bergararrei.