Bergarako Udal Euskaltegiak eskaintza zabala eskainiko du uda honetan euskara ikasten jarraitu ahal izateko. Horretarako, ikastaro ezberdinak antolatu ditu ekaina eta uztaila artean adin eta euskara maila ezberdineko bergararrentzako.

C1 eta B2 mailak lortzeko ikastaroei dagokienez, 9:00etatik 13:15era bitartean izango dira (80 ordu guztira). C1 ziurtagiria lortzen saiatzeko matrikula 85 eurotakoa izango da (2006-2008 bitartean jaiotakoek 20€ eta langabetuek 38€). B2a lortzen saiatzeko matrikula, berriz, 81 eurotakoa izango da (langabetuek 36€).

Izena emateko azken eguna ekainaren 14a izango da, eta izena emateko 943 76 44 53 telefonora deitu edo euskaltegia@bergara.eus helbidera idatzi beharko da.