Bergarako Udalak asfaltatzen lanak egingo ditu herriko gune ezberdinetan hurrengo bost asteetan zehar. Matxiategi kalea (Matxiategi 1 paretik hilerri atzealderaino) eta Eladio Urdangarin kaleetan egingo dira lanok.

Lehenengo, Matxiategi kaleko zebrabideetako ibiak moldatuko dira irisgarriak izateko, eta ondoren asfaltatze lanekin hasiko gara. Asfaltatze lanak bukatu ostean, pintaketa lanak egingo dira.

Lan hauek 167.160 euroko aurrekontua izango dute eta Asfaltos Uribe S.A. enpresak egingo ditu.