Margarita Larrañaga bergararrak 100 urte bete berri dituen honetan, Bergarako alkate Gorka Artolaren eta Zihortza Marzan zinegotziaren bisita jaso du Mizpirualde egoitzan, bergarar guztion izenean zoriontzeko. Ugarrixa baserrian jaiotakoa, Isasi baserrira ezkondu zen, nahiz eta gero herrigunean bizi izan den urte luzez.

Zorionak Margarita!