Bergarako Udala-k Al, 2024-06-03 12:11-n bidalia
2024. urteko San Martzial jaietan zelaian irekiko den kantinaren eta jarriko den txosnaren ustiapena adjudikatzeko deialdia ireki berri du Bergarako Udalak.
Bi adjudikazio-hartzaile izan daitezke ustiatzeko baimenaren esleipendun. Parte-hartzeko baldintzei dagokionean, Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultur edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek aurkez ditzakete eskaerak, eta baita Bergaran delegazioa izan eta udalerrian urtean zehar herritarrei zuzendutako ekintzak burutzen dituzten elkarteek ere, lehentasuna izango dutelarik kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek, baina betiere azken hauek aurreko urtean San Martzial egunean txosnaren edo kantinaren adjudikazio-hartzaile izan ez badira.
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 10ean, 12:00etan, bukatuko da, eta udaletxeko B@Z zerbitzuan edota modu telematikoan aurkeztu beharko dira eskaerak (B@Q edo bestelako ziurtagiri elektroniko baten bitartez) dagokion inprimakia erabilita. Ustiapena bera arautzen duen oinarrietan jasotzen dira ustiatzaileak bete beharreko baldintzak.
Zalantza edo argibidetarako posta helbide honetara bideratu daiteke kontsulta: kultura@bergara.eus