Bergarako Udala-k Or, 2024-04-26 12:37-n bidalia
Mikel Aginagaldek sorturiko ‘Aste ta Jai, Beti Alai’ kartelak irabazi du aurtengo Pentekosteetarako kartel lehiaketa. Guztira, 14 kartel aurkeztu dira, eta herritarren eta epaimahaiaren bozkak jaso eta gero, aipaturiko ‘Aste ta Jai, Beti Alai’ izan da garailea.
Herritarrek apirilaren 22tik 24ra bitartean bozkatu ahal izango dute eta herritarrek emandako bozkek %40 balioa izan dute. Bestalde, epaimahaia Udaleko teknikari ezberdinek, Beart elkarteko kideek eta Jai Batzordeko kide batek osatu dute.
Kartelaren egilea Mikel Aginagalde da, Aginowsky bezala ere ezaguna. Bergaran jaio eta gaur egun Bilbon bizi den tatuatzaile, ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honek estilo fresko, sendo eta alai batekin ikonografian eta herri-kultura garaikidean aurkitzen du inspirazioa.