Bergarako Udala-k Or, 2024-04-26 09:49-n bidalia
Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere bazkari herrikoi ezberdinak antolatu dira elkarlanean Bergarako Pentekosteetarako. Adin tarte ezberdinei bideratuta, bergarar guztiek gozatu ahalko dute lagun arteko bazkariren batetaz.
Maiatzaren 20an, astelehena, herri bazkaria ospatuko da San Martin plazan 14:30etik aurrera, eta euria eginez gero Seminarioko karpan ospatuko litzateke. Txartelak eskuratzeko aukera apirilaren 29an jarriko da martxan, 18:00etatik aurrera www.seminarixoa.eus helbidean.
Bestalde, maiatzaren 17an, Parrillada eta DJ Kaktus-en ‘Bihurriak Gara’ erromeria antolatu da auzolanean haur eta gurasoentzat. Afaria eta erromeria Seminarioko karpan ospatuko da, eta tiketak maiatzaren 6tik aurrera erosi ahalko dira udal liburutegian 6 eurotan.
Horrez gain, 2011n, 2010ean eta 2009an jaiotako gazteentzako Gazteen Bazkaria antolatu da Gaztelekuko frontoian maiatzaren 20rako. Tiketak 5 euro balioko du, eta Gaztelekuan eman beharko da izena. Apuntatzeko azken eguna maiatzaren 10a izango da.
Bukatzeko, San Joxepek ere bazkari propioa antolatuko du, eta xehetasun guztiak hurrengo egunetan emango dituzte.