Eduardo Alsasua artistak ‘Material bisual sentikorra’ erakusketa inauguratuko du ostiral honetan Bergarako Aroztegi aretoan maiatzaren 12ra arte.

Eduardo Altsasuren pintura gaur egungo errealismo piktorikoaren barruan kokatzen da, eta egilearen gertuko errealitatearekin lotuta dago. Izan ere, eguneroko egoera, leku, objektu eta abarretan aurkitzen du inspirazioa. Bere koadroek espazioen, pertsonaien, giroen eta abarren aurrean jartzen gaituzte, eta guztiok horiek bizi izan ditugun sentsazioa ematen digute.

Gasteizko Arte Eskolan hasi zen ikasten, eta 2007an Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005az geroztik, Antonio Lópezek Avilan ematen dituen Francisco de Goya Katedra bezalako tailer magistraletara joaten da.

Bere lanak hainbat sari jaso ditu, besteak beste, XXV. Antonio López García Pintura Sari Nazionala eta Ohorezko Aipamena XI. Pintura eta Eskultura Figuratiboaren Lehiaketan (Bartzelona). Bakarkako hainbat erakusketa egin ditu; azkena, El Torco de Suanzes-en (Kantabria, 2023ko abuztuan).

Ordutegia:
Asteartetik ostiralera 18:00 - 20:30
Larunbatetan 12:00 - 14:00 / 18:00 - 20:30
Igande eta jaiegunetan 12:00 - 14:00