Pentekoste jaietako esku-programako azala aukeratzeko kartel lehiaketa.
Nork eska dezake: Edozein pertsonak har dezake parte
Epeak: Azalak Bergarako Udaleko BAZ zerbitzuan (Bergararren Arreta Zerbitzuan) aurkeztuko dira, apirilak 18, 13:00ak baino lehen.
B@Z-aren eginkizunak: Lanak jaso eta kultura zerbitzura helarazi.
Argibideetarako harremana: 943 77 91 59 - kultura zerbitzua
Parte hartzeko oinarriak
- Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte.
- Azaleko irudiak 30 x 42 zentimetroko neurria izango dute eta 300 ppp-ko erresoluzioa, eta formatu bertikala.
- Azaleko irudiak paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira. Era berean, irudiaren kopia digitala CD informatiko batean ere aurkeztu beharko da.
- Teknika librea erabili ahal izango da.
- Azalean ondorengo testua eraman beharko dute nahitaez: PENTEKOSTE JAIAK 2024 BERGARA.
- Baztertuak izango dira adikzioen prebentzioaren eta berdintasunaren irizpideen aurkako adierazpenak jasotzen dituzten lanak.
- Lehiaketa honetara aurkeztutako lanak orijinalak izango dira, egileak berak sortuak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean inoiz aurkeztu gabeak. Bergarako Udalak plagioa egon denaren zantzurik ikusten badu, sortutako kalteen aurrean kalte-ordainak eskatu ahal izango dizkio plagioaren egileari.
- Lehiaketako irabazleak 400 €ko balio duten bonuak eskuratuko ditu, Bergarako komertzio-guneetan trukatzeko. Saria eman gabe ere geldi daiteke, epaimahaikoek gutxieneko kalitaterik ez dagoela uste badute.
- Azalek ez dute egilearen nortasuna agerian utz dezakeen ezer edukiko. Atzeko aldean lelo bat dutela aurkeztuko dira irudiak. Gutunazal itxi batean leloa kanpoan eta egilearen datuak barruan jarriko dira. Era berean, gutunazal itxi horretan ondorengo dokumentua ere sinatu beharko du irudiaren egileak: Nik, (egilearen izen-abizenak) eta NAN zenbakia (zenbakia) dudanak, zin egiten dut kartel lehiaketa honetara aurkeztutako lana originala dela, eta beste lehiaketaren batera inoiz aurkeztu gabea (egilearen sinadura).
- Azalak Bergarako Udaleko BAZ zerbitzuan (Bergararren Arreta Zerbitzuan) aurkeztuko dira, apirilaren 18aren 13:00ak baino lehen.
- Epaia jakitera ematen den egunean jakinaraziko da epaimahaia zein pertsonak osatu duten. Udaleko Berdintasun, Prebentzio eta Kultura sailetako ordezkari bana, jai batzordeko ordezkari bat, komunikazioan eta diseinuan aditua den ordezkari bat eta arte disziplinan ezagutza duten herriko bi ordezkarik osatuko dute. Horretaz gain, epaimahaiaren osaketa orekatua izango da. Halere, herritarrek ere izango dute bozkatzeko aukera http://www.bergara.eus/ helbidean. Herritarrek apirilaren 22tik 24ra bitartean bozkatu ahal izango dute eta herritarrek emandako bozkek %40 balioa izango dute.
- Epaimahaiko kideek hartutako erabakia aldaezina izango da.
- Saritutako lanaz Bergarako Udala jabetuko da, eta argitaratzeko, eraldatzeko, zabaltzeko eta abarrerako eskubidea izango du. Saritu gabe gertatu diren lanak jasotzeko, jaiak hasten direnetik kontatzen hasita hilabeteko epean jaso beharko dituzte egileek. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, pentsatuko da ez dituztela aintzakotzat hartzen, eta Udala horietaz libreki baliatu ahal izango da. Era berean, ez da erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea.