San Martin jaiak 2026
Irailaren 11tik 16ra, Bergaran
Bergarako San Martin jaiak irailaren 11tik 16ra ospatuko dira. Egun hauetan azoka, musika, dantza, danborradak, kale animazioa, haurrentzako jarduerak eta beste hainbat ekitaldi izango dira herriko hainbat gunetan.
Kontsultatu egun, ordutegi, kokapen eta ekitaldi guztiak San Martin jaietako egitarauan.
Jaietako hitzordu nagusiak
Irailak 12, larunbata — SAN MARTIN FERIA
09:30etik aurrera Oxirondo plazan: barazki, fruta eta gazta azoka eta lehiaketa, bestelako produktuen azoka, talo postua, dastaketak eta tailerrak.
Irailak 13, igandea — Simon Arrieta Pintura Lehiaketa
08:30ean hasiko da aire libreko 51. Simon Arrieta Pintura Lehiaketa. Sari banaketa 15:00etan izango da Oxirondo gunean.
Irailak 15, asteartea — San Martin Agirre bezpera
22:30ean Nagusien Danborrada eta, ondoren, 00:15ean Muxutruk taldearekin erromeria Oxirondo gunean.
Irailak 16, asteazkena — San Martin Agirre eguna
Egun osoan zehar musika eta kale animazioa. 17:30ean Haurren Danborrada eta 20:00etan Pantxoa eta Peioren Azken Dantza kontzertua Oxirondo gunean.
51. Simon Arrieta Pintura Lehiaketa
2026ko irailaren 13an
Beart elkarteak antolatutako aire libreko 51. Simon Arrieta Pintura Lehiaketa egingo da.
08:30 — Lehiaketaren hasiera.
Parte-hartzaileei harrera Santa Marinako elizpean egingo zaie, 11:00ak arte.
15:00 — Sari banaketa Oxirondo gunean.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| 2.16 MB | |
| 692.72 KB |
