
KUADRILLEN GUNEAK:
San Martzialeko mantentze-lanak direla eta kuadrillen guneak zintekin “gordetzeko” dagoen ohitura EZINGO DA GAUZATU datorren uztailaren 4a 15:00ak baino lehen.
HERRIBUSA ETA IBILGAILUAK:
Ibilgailuen kopurua gutxitzeko erromeria egunean, San Martzialerako HERRIBUS ZERBITZUA izango da egunean zehar, goizean 9:30etik 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 20:30era. Geltokiak Oxirondo plazan eta San Martzialen izango dira.
Zerbitzuaren prezioa, bidaiako, ohikoa izango delarik: 1,10/bidaiako edo bono bidez(10 bidaia /6 euro).
Beraz, San Martzialerako bidea trafikorako itxita egongo da 10:00etatik 11:00etara eta 21:00etatik 22:00etara; eta egun horretan ezingo da zelaira autorik sartu, bertara jeneroa daramatenak izan ezik, deskargatu eta berehala atera beharko dituztelarik autoak.
............................................................................................................................................
EKAINAK 30, astelehena
San Martzial eguna
07:00 KANPAI JOTZEA Santa Marinan.
07:30 Santa Marinatik SAN MARTZIALERA IGOERA, Letania errezatuz.
Ondoren MEZA San Martzialen. Antolatzailea: Bergarako Parrokia. Bukaeran TXOKOLATEA San Joxepe elkarteak prestatua.
UZTAILAK 5, larunbata
18:30 Erraldoien KALEJIRA, Elgoibarko eta Arrasateko dultzaineroek eta Bergarako Txistulari Bandak lagunduta. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta kalea, San Pedro, Artekalea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Irizar pasealekua, Irala eta San Martin Agirre plaza.
UZTAILAK 6, igandea
San Martzialgo erromeria eguna
09:30 ALBORADA: Lizarrako gaiteroak, Gorka eta Hekthor trikitilariak, Bergarako Txistulari Banda eta Incansables txaranga.
10:00 San Martzialera IGOTZEA.
12:00 Gorka eta Hekthor TRIKITILARIAK eta Ane Zuazubizkar eta Alaia Martin BERTSOLARIAK. Ondoren Ohorezko SOKA DANTZA eta Ohiko AURRESKUA.
Bukatzeko, Lizarrako Larrain-dantza Lizarrako gaiteroekin.
Segidan, abesti herrikoiak kantina ondoan.
15:30 Umeentzako eta gaztetxoentzako JOLASAK.
17:00 HERRI KIROLAK: Sokatira eta txingak. . Izen-ematea 16:15ean hasiko da zelaian. Sokatira eta txinga eramate saioaren tartean IRRINTZI TXAPELKETA (16 urtetik beherako kategoria eta 16 urtetik gorakoentzat) egingo da.
18:00 MUXUTRUK taldearen eskutik ERROMERIA.
19:30 Incansables TXARANGAren eta Gorka eta Hekthor TRIKITILARIen saioa.
21:00 TXUPINAZOA eta JAITSIERA, Lizarrako gaiteroek, Gorka eta Hekthor trikitilariek eta Incansables txarangak alaituta. Lehen tokian dultzaineroak, atzetik trikitilariak, eta azken tokian txaranga.
Jaitsieran arin-arin eta fandango dantzatzeko guneak: Askatzu Baserria eta Santa Marina.
Jaitsierari txarangak emango dio bukaera, San Martin plazan.
Etxafleroen jaurtiketa ordutegia: 10:00 eta 21:00
BOLATOKIAren ordutegia:
11:00 aurrera egun oso zabalik.
17:00 Bolo txapelketa (Izen-ematea 5€)
3 Sari egongo dira eta 4. ezusteko sari bat.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
![]() | 272.22 KB |