Bergarako Udala-k Or, 2024-02-23 18:01-n bidalia
Bergarako Udalak hainbat herritarrek kirolaren alde egiten duten edo egin izan duten lana eskertzeko, edota kirol arloan lortutako emaitzak saritzeko, Bergarako Kirol Zerbitzuko “Ohorezko abonatu txartela” kanpainaren bigarren edizioa ospatu du.
Aurtengo irabazleak Ane Alberdi Lopez de la Torre infantil mailako igerilaria, Ritxar de Goñi Ripa triatloilaria, Eider Elorza Sanz eskubaloi jokalaria, Ander Uriarte mendi kirolaria eta Nerea Agirrezabal Urrutia arraunlaria izan dira.
Edozein herritarrek edota entitatek aurkeztu ahal izan dituzte proposamenak, eta ohorezko txartelaren jabeak Kirol Zerbitzuko banakako abonu osoa dohainik izango du 2024ko hamabi hilabeteetan. Ohorezko txartela proposatu eta erabakitzerakoan, Bergaran kirol arloan egiten den ekarpena baloratu da: kirolari, talde, entrenatzaile, zuzendaritza-kide, sustatzaile, epaile…
Sariak emateko orduan kontuan hartu dira kirol merituak, emandako denbora, inklusibitatea, kirol aniztasuna, generoa, adina, kirol modalitateak, kirol egokitua…
Epaimahaikideak hurrengoak izan dira:
— Olatz Manuel, Bergarako Udalean zinegotzia.
— Kepa Sebal, Bergarako Udalean zinegotzia.
— Aitor Eraña, 2023. urtean ohorezko abonuarekin saritua.
— Maria Sanchez, 2023. urtean ohorezko abonuarekin saritua.
— Iñaki Ugarteburu, Kirol Zerbitzu burua.
Hamaika herritar saritzeko proposamen jaso ziren eta epaimahaiak 2023an eta aurreko urteko merituak hartu ditu kontutan.
Saridunen informazioa:
• ANE ALBERDI LOPEZ DE LA TORRE, igerilaria, Infantil mailan Euskal Herriko 100 m bizkar txapelduna. Espainako txapelketarako 4 frogetarako sailkatua. Bergarako taldean azken 15 urtetan Espainako txapelketara joaten den lehenengo igerilaria.
• RITXAR DE GOÑI RIPA, triatloilaria, Euskadiko taxpelketan Lekeition 4. Mutrikuko triarloian 1. Beteranoetan, Zumaian, 2. Sprint txapelketan, Getarian 2. Beteranoetan, Donostian 3. Gipuzkoako olinpiko txapelketan
• EIDER ELORZA SANZ, eskubaloiko jokalaria, AIALA Zarautz taldeko jokalaria, zilarrezko mailan. 2022. urtean Jubenil mailan Euskadiko selekzioarekin, Espainako autonomi txapelketan, zilarrezko domina lortuta.
• ANDER URIARTE ITURBE, mendiko eskia eta mendi duatloiak. Euskal herriko mendi duatloi zirkuitoan 3. , Euskadiko txapelketa kilometro bertikala 3., Euskadiko txapelketa linean, 4., Altitoy 2022 1. Postua
• NEREA AGIRREZABAL URRUTIA, arraunlaria, aurten bigarren urtez Tolosako traineruan. 2018tik 2022ra Ondarruko traineruan aritutakoa. 2023. urtean Kontxako 1. jardunaldian irabazlea.
Boto emaileen artean, hiru hilabeterako abonua, IDOIA LOPEZ DE LA TORRE, izan da 3 hilabeterako doako abonuaren irabazlea.