Bergarako Udala-k Al, 2024-02-19 09:25-n bidalia
Bergarako Udalak Euskararen Plan Estrategikoa egingo du 2024-28 epealdirako. Hori dela eta, herritarren eta herriko elkarteen iritziak eta ekarpenak jasotzeko prozesu bat bideratuko du. Eta horretarako, besteak beste, galdetegi labur bat gertatu du nahi duenak erantzuteko.
Jasotako erantzunen bidez jakingo du Udalak zeintzuk diren, herritarren ustez, landu beharreko arlorik garrantzitsuenak.
Galdetegia otsailaren 16tik martxoaren 3ra bitartean bete ahal izango da eta lotura hauetatik sar liteke bertara: euskarazko galdetegia / gaztelaniazko galdetegia
Lotura eskura dago Udaleko webgunean dagoen “Euskararen Plan Estrategiakoa. Galdetegia” izeneko atalean ere.