Martxoaren 23an San Martin plazan, Ibargarai hiribidean, Seminarioko patioan eta Simon Arrieta plazan ospatuko den Erramu Zapatuko ferian postua jartzeko izen ematea ireki du Bergarako Udalak.

BERGARAKO ERRAMU ZAPATUKO FERIA, ARTISAUTZA ETA GANADU FERIA

Ekintzaren eguna: 2024ko martxoaren 23a, larunbata

Feriaren lekua: San Martin plaza, Ibargarai hiribidea, Seminarioko patioa eta Simon Arrieta plaza

Ordutegia: 9:30etik 14:30era

ARTISAUTZA, ELIKAGAI ETA BESTELAKOEN POSTUA JARTZEKO:

Ikus tramitaziorako informazio osoa, oinarriak, inprimakiak etab. hemen 

Izena emateko epea otsailak 14ra arte (egun hori barne). 

 

TALO POSTUA JARTZEKO:

Deialdiaren oinarriak  eta imprimakia

Izena emateko epea otsailak 14ra arte (egun hori barne). Zozketa eguna 2023-03-05ean 12:00etan

 

EUSKO LABELA SALTZEKO POSTUA JARTZEKO:

Deialdiaren oinarriak eta imprimakia

Izena emateko epea otsailak 23ra arte (egun hori barne). Zozketa eguna 2023-03-01ean 12:00etan