Bergarako Udala-k Al, 2024-01-08 15:03-n bidalia
Bergarako Udalak Kirol Zerbitzuko Ohorezko Abonatu Txartelaren Sariaren izen ematea ireki du urtarrilaren 19ra arte. Sari hau 2023an hainbat bergararrek kirolaren alde egin duten edo aurretik egin izan duten lana eskertzeko, edota kirol arloan lortutako emaitzak saritzeko helburuarekin antolatu da.
Edozein herritarrek edota entitatek aurkeztu ahal ditu proposamenak, eta urtarrilaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira, bai Udaletxeko Bergararren Arretarako Zerbitzuan (BAZ), bai Agorrosinen, bai Udalaren webgunearen bidez (Bergarako Kirol Zerbitzuko «Ohorezko Abonatu Txartela» emateko proposamena).
Ohorezko txartelaren jabeak Kirol Zerbitzuko banakako abonu osoa dohainik izango du 2024ko hamabi hilabeteetan. Gehienez 5 txartel-sari banatuko dira. Otsailean erabakiko da zeintzuk izango diren urteko txartelarekin sarituak, eta horren berri emango da udaleko web orrian.
Epaimahaikideak hurrengoak izango dira:
— Olatz Manuel, Bergarako Udalean zinegotzia.
— Kepa Sebal, Bergarako Udalean zinegotzia.
— Aitor Eraña, 2023. urtean ohorezko abonuarekin saritua.
— Maria Sanchez, 2023. urtean ohorezko abonuarekin saritua.
— Iñaki Ugarteburu, Kirol Zerbitzu burua.
Sariak emateko honako irizpide hauek aplikatuko dira:
— Ohorezko txartela proposatu eta erabakitzean, Bergaran kirol arloan egiten den ekarpena baloratuko da: kirolari, entrenatzaile, zuzendaritza-kide, sustatzaile, epaile…
— Sariak emateko orduan ondoren zehazten diren irizpideak baloratuko dira; eta arlo bakoitzean, meritu gehien duenari gehieneko puntuazioa emango zaio eta gutxien duenari puntu bat.