Bergarako Udala-k Og, 2023-12-21 19:26-n bidalia
Bergarako Udalak herriko komertzioetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du beste urte batez, eta aurtengoa Matxiategi 1 kalean kokatuta dagoen Gorosti Loradendak irabazi du (350€).
Bigarren saria, berriz, Barrenkale 35 kaleko Wood Uhuruk bereganatu du (300€). Azkenik, Zare Frutadendak (Irizar Ibilbidea, 3) lortu du hirugarren saria (200€). Gainera, Herritarren Saria Wood Uhuru-k irabazi du. Bukatzeko, 104. zenbakia izan da saritua. Guztira 175 herritarrek parte hartu dute bozketan.
Sari guztiak Udal Bonoetan banatu dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.
Epaimahaia Herritarren Batzordeak, Bergarako merkatarien Bedelkar elkarteak, Beart Bergarako arte elkarteak eta Gipuzkoako Bazkundeak izendatutako pertsonek osatu dute. Sariak ematerakoan, kontuan hartu dira publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.