MERKATU ETA MERKATU-TXIKIKO TASAK:
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Merkatu eta Merkatu-txikiko tasen 2023ko laugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:
· 2023ko abenduaren 14tik 2024ko otsailaren 14ra

Lekuak eta medioak:
· Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2023ko otsailaren 14an.

· Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
- Udaletxeko B@Z -Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 08.00etatik 15:00etara; eta ostegun arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara. Ordainketa egiteko kreditu- nahiz zordunketa-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da.
- Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
- Bergarako Udalaren Finantza Erakunde laguntzaileen bulegoetan, kutxazainetan eta banku elektronikoetan.
- Euskal Administrazioaren Ordainketa pasabidea dela medio, beti ere Bergarako Udalari atxikitako finantza erakunde laguntzaileen zerbitzu telematikoak erabilita: konturako kargua eginez, kreditu- edo zordunketa-txartela erabilita edota bizum bidez. Sarbidea: Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan dago, “Nire ordainketa on line” atalean: www.bergara.eus

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

KIOSKOEN ETA TAXIEN TASAK:
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Kioskoen eta Taxien tasen 2023ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:
· 2023ko abenduaren 18tik 2024ko otsailaren 19ra

Lekuak eta medioak:
· Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2024ko otsailaren 19an.

· Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
- Udaletxeko B@Z -Herritarren Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 08.00etatik 15:00etara; eta ostegun arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara. Ordainketa egiteko kreditu- nahiz zordunketa-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da.
- Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainean ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean., ordainketa pasabidea dela medio.
- Bergarako Udalaren Finantza Erakunde laguntzaileen bulegoetan, kutxazainetan eta banku elektronikoetan.
- Euskal Administrazioaren Ordainketa pasabidea dela medio, beti ere Bergarako Udalari atxikitako finantza erakunde laguntzaileen zerbitzu telematikoak erabilita: konturako kargua eginez, kreditu- edo zordunketa-txartela erabilita edota bizum bidez. Sarbidea: Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan dago, “Nire ordainketa on line” atalean: www.bergara.eus

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

UDAL ORTUEN TASA
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Udal Ortuen tasen 2023ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla: