Bergarako Udala-k Or, 2023-12-15 09:40-n bidalia
MIGUEL OKINAREN MENDEURRENA 1924-2024
2024. urtea Miguel Okina bergarar margolariaren jaiotzaren mendeurrena izango da.
Bearteko kideen batzorde bat eratu da, Bingen de Pedrok, Antton Arrillagak eta Xabier Agirrek osatua, margolariaren iloba eta ekimenaren komisarioa den Josu Okinaren inguruan, margolariaren obra lokalizatu , katalogatu eta mendeurreneko omenaldia antolatzeko. Ekimen hau Bergarako Udalaren babespean abiatuko da eta Bergarako Beart margolarien elkarteak sustatuko du.
Migel Okina margolari emankorra izan zen, oso arretatsua bere zeregin artistikoan, eta horren erakusgarri dira bere koadro bukatu berriei ateratzen zizkien argazkiak. Gaur egun 600 lan baino gehiagoren dokumentazio fotografikoa dugu, baina kasu askotan ez dakigu margotutako pertsonak nortzuk diren, ezta non egon daitezkeen ere. Margolan horiek non dauden eta beren existentziaren frogak behar ditugu katalogazio lana osatzeko.
MENDEURRENEKO OMENALDIRAKO AURREIKUSITAKO JARDUERAK
• Miguel Okinaren bizitzaren funtsezkoena eta bere lan onenen aukeraketa jasoko dituen liburu bat argitaratzen ari gara, Migel Angel Elkoroberezibarren eskutik.
• 2024ko irailaren 29tik 2025era, MIGUEL OKINAREN MENDEURRENA lelopean, hainbat ekimen antolatzeko asmoa dago.
• Ikatz-marrazkien erakusketa bat, Bergarako jendearen erretratuak.
• Olio-pinturen erakusketa , erretratuekin, paisaiekin eta natura hilekin osatua.
• Bergarako margolariei buruzko hitzaldia, Migel Angel Elkoroberezibarrek emana.
• Okinaren lanen inguruan koadro-forum Saioa.
• Erromesaldiak Bergarako kultura- eta jolas-elkarteetara, bisita komentatuak bertako hormetan zintzilik dauden koadroak ezagutzeko.
MIGUEL OKINAREN OBRAREN KATALOGAZIOARI BURUZ
Miguel Okinaren lanak aurkitzeko eta bere ekoizpen artistiko zabalaren katalogazioa osatzeko kanpaina mediatiko bat jarri nahi da abian. Batzordeak dei egiten die Miguel Okinaren obra (k) dituzten pertsona guztiei ondoko edozein pertsonarekin harremanetan jar daitezen.
• JOSU OKINA: TLF. 670678243. EMAIL josuokina@gmail.com
• BINGEN DE PEDRO: TLF.670607026 EMAIL bingendepedro@gmail.com
• ANTTON ARRILLAGA: TLF. 646906885. EMAIL a.arrillaga@telefonica.net
• XABIER AGIRRE: TLF. 615797262. EMAIL agirreunamuno@gmail.com
Kontaktua ezarri ondoren, koadroaren argazki bat bidaltzea eskatuko da, hasiera batean mugikorrarekin ateratakoa nahikoa izan daiteke, batzordeak obra horri buruzko informaziorik baduen egiaztatzeko. Koadro ezezagunen kasuan, jabeekin harremanetan jarriko dira katalogaziorako datuak osatzeko: formatua, teknika, urtea, kontserbazio-egoera etab.