Bergarako Udala-k Az, 2023-11-29 09:36-n bidalia
Debagoiena eskualdean baratzegintza profesionalean ari diren ekoizle txikiei laguntza eskaini asmoz, Landa Garapenak eta Debagoienako Udalek ‘Ortulaguntza’ zerbitzu berria martxan jarriko dute datozen asteetan. Helburua ekoizle txikiak lagundu, hauetan erreleboa bermatu eta proiektu berrien sorrera sustatzeko laguntza sistema martxan jartzea izango da, eta, horretarako, dagoeneko lan deialdia ireki dute.
Proiektua martxan jartzeko nahia aspalditik dator, hain zuzen Bergarako Elikadura Mahaiean horren beharra detektatu zenetik. Horren harira, Ainhoa Lete alkateordeak nabarmendu du “beste sektore batzuei eskaintzen zaien laguntzaz haratago, herriko lehen sektoreko ekoizle txikiei ere babesa eskaini nahi genien, nekazaritzan nabarmena den errelebo falta txikitzeko eta bizi duten zaurgarritasun egoeran laguntzeko asmoz. Orain, proiektua eskualde osora zabalduko da Landa Garapenaren bitartez, eta albiste horrek asko pozten gaitu”.
Lanaldi osoko lanpostu hau bereganatzen duenak eskualdeko baratzezaintza proiektuetan ortuko lanetan aritu beharko da, otarrak eta eskariak prestatuz, mantenu lanak eginez ala makineria erabiliz. Horretaz gain, bailarako nekazarien arteko saretzea bultzatu beharko du, erosketa kolektiboen koordinazioan adibidez. Bukatzeko, zerbitzuaren koordinazio eta dinamizazio lan taldean parte hartu beharko du.
Horretarako, dagoeneko lan deialdia irekita dago, eta lanpostua eskuratu nahi duenak hurrengo baldintzak bete beharko ditu:
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
- Baratzegintzan lan-esperientzia izatea*
- B-motako gida-baimena eta ibilgailuaren disponibilitatea*
HONAKO HAUEK BALORATUKO DIRA:
• Nekazaritza arloko formakuntza.
• Baratzegintza agroekologikoan formakuntza.
• Baratzegintza agroekologikoan esperientzia izatea.
• Baratzegintzak bailaran duen egoeraren inguruko ezagutza izatea.
• Produktu fitosanitarioen aplikatzaile txartela izatea.
• Lehen sektoreak duen balio estrategikoarekin kontzientzientzia izatea.
• Euskal hiztuna izatea.
• Harremanetarako gaitasuna, proiektu kolektiboen kudeaketan eta taldedinamizazioan
- esperientzia izatea.
• Goiz eta arratsaldez lan egiteko disponibilitatea.
- *Esperientzia eta formazioa baloratzeko, behar diren agirien bidez egiaztatuko dira.
KURRICULUMNA BIDALTZEKO EPEA: abenduak 15erarte.
DEBA GARAIA Elkartea, Urteaga kalea, 21, 20570 Bergara
debagaraia@debagaraia.eus