Bergarako Udala-k Or, 2023-11-10 11:31-n bidalia
Astelehen eta astearte gauean Ibargarai kale ondoko –barianteko herriko sarrera/irteera– bidegurutzea itxiko da, Bergarako Udala herriko toki ezberdinetan garatzen ari den asfaltatze lanen ondorioz. Lan hauen bitartez, gune horretako asfalto guztia aldatuko da, egoera txarrean baitago.
Hala ere, lan horiei ekin aurretik, zubiko bi junturak kenduko dira eta juntetatik 1,5 m-ra asfaltatu egingo da. Trafikoan ahalik eta eragin gutxien izateko, astelehen eta astearte gauean egingo dira lanok, 22:00tatik 06:00etara, eta tarte horretan zubia itxita egongo da. Guztira, 1.900 m2 inguruko lurretan egingo dira lanok.
Udala 157.024 euroko inbertsioa egiten ari da hilabeteotan herriko puntu ezberdinetako asfaltoa hobetzeko, esaterako Agirrebeñan, komisaldegiaren atzealdeko bidegorrian, Ibargaraiko parking publikoko sarreran eta orain barianteko sarrera inguruan.