Bergarako Udala-k Ar, 2023-11-07 12:24-n bidalia
Asteazken honetan, azaroaren 8an, Euskadi Bono Denda kanpaina abian jarriko da Euskal Autonomia Erkidegoko herri ezberdinetan. Horregatik, eta herriko komertzio txikiko kontsumoa sustatu asmoz, Bergarako herriari dagokion bono kopuruari beste 2.000 bono gehituko dizkio Bergarako Udalak, 20.000 euroko inbertsio berri baten bitartez.
Izan ere, azaroan martxan jarriko da 2023ko Bono-Denda kanpaina. Ekimen honen bitartez, 16 urtetik gorako erosle bakoitzak bost bono erabili ahalko ditu gehienez, eta bono bakoitzak 10 euroko balioa izango du, betiere 30 euroko erosketa minimoa eginda. Bono hauek abenduaren 5a bitartean erabili ahalko dira.
Maite Usabiaga zinegotziak adierazi duenez, “Bergarako Udaletik gure herriko komertzio txikia sustatzeko apustua egingo dugu. Tokiko merkataritzak eragin zuzena du Bergarako garapen sozioekonomikoan, eta baita ere gure herriaren bizitasunean zein bizimoduan. Horregatik, oraingoan ere Bergarako komertzioen aldeko apustu argia egiten jarraituko dugu”.
Guztira, Bergarako 55 negoziok eman dute izena ekimenean, eta negozio bakoitzak 119 bono izango ditu salgai.
Atxikitutako negozioak:
- Agoitz tapizdenda
- Amets Estetika zentroa
- Amua jantziak
- Anezka jantziak
- Baster jantziak
- Beds
- Bego&Marije ileapaindegia
- Berotzi ileapaindegia
- Black3
- Decotena SL
- Ekilur parafarmazia
- Eli Alberdi barne diseinua
- Elkar Bergara
- Etxeberria erloju denda bitxitegia
- Ninika loradenda
- Galarreta oinetakoak
- Gamak informatika
- Giartzu estetika
- Gorosti loradenda
- Hebe jantziak
- Igarza
- Infordelta
- Instituto optico auditivo
- Joka jantziak
- Jolas
- Joyeria Irudi
- Kanela
- Kilika
- Kizkur ileapaindegia
- Laket jantziak
- Lazkano Atmosfera sport
- Leize
- Lonbide oinetakoak
- Los Chicos
- Maka oinetakoak
- Mirari jantziak
- Mujika burdindegia
- Multiopticas
- Nº1 en zapatillas
- Ninfa erropa eta osagarriak
- Optica Manso
- Perfumeria Alga
- Sastreria Mujika
- Subijai
- Sugoi
- The Badass project
- Titarak
- Urban manicura
- Urbieta barne diseinua
- Urkiola moda, oinetakoak eta osagarriak
- Xabier Moñux masaje zentroa
- Zangitu Decotextil
- Zangitu liburudenda
- Zangitu margoak
- Zubikua jantziak