Irailaren 15ean ospatuko den San Martin jaietako helduen danborradan parte hartzeko deia egin du Bergarako Udalak, eta horretarako izen ematea ireki du dagoeneko. Parte hartu nahi duten taldeek irailaren 1a baino lehen eman beharko dute izena, hurrengo informazioa jakinaraziz:
-Parte hartuko duen taldearen izena.
-Taldekide kopurua (Gutxienez 20 lagun / gehienez 36).
-Taldeak danborra ala barrika joko duen.
-Taldeko zuzendariaren kontaktua: izen abizenak eta telefonoa.
Izen ematea gazteria@bergara.eus helbidera idatzita edota 010 telefonora (luzapena 1090) deituta egin beharko da.

Entseguei dagokienez, talde bakoitzeko zuzendariak Musika Bandako zuzendariarekin irailaren 4ean, 18:00etan Musika Eskolan egingo den entsegu saiora joan beharko du. Gainontzeko taldekideek irailaren 4, 5, 6, 11, 12,13 eta 14an 20:00etatik aurrera Seminarioko karpan egingo diren entseguetara joan beharko dute.

Talde bakoitzaren ardura izango da banderak lortu eta danborradan eramatea (bandera eramaileak ere talde bakoitzak lortu beharko ditu, ahal dela emakume bat eta gizon bat). Talde bakoitzak gehienez bi bandera eramango ditu.