Bergarako Udala-k Og, 2023-07-06 18:38-n bidalia
Asteburu honetan ospatuko diren San Kristobal jaietarako auzo taxi zerbitzua eskainiko du Bergarako Udalak larunbat gauean. Zehazki, bidai bakoitzak 14 euroko kostua daukan arren, Udalak 9 euroko gastua hartuko du bere gain, eta herritarrek gainontzeko bost euroak ordaindu beharko dituzte soilik.
Zerbitzua 22:30ean hasiko da eskaintzen Bergarako taxi geltokitik San Kristobal auzoraino. Kontrako norabidean, berriz, goizeko zortzirak arte eskainiko da.
Ekimen honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, bergararrei San Kristobal auzoko jaietaz gozaraztea erraztea, eta, beste alde batetik, alkohola edan dutenei autoa ez hartzeko baliabideak eskaintzea eta trafiko segurtasuna bermatzen laguntzea.