Bergarako Udala-k Az, 2023-07-05 15:56-n bidalia
Joan den astean jarri ziren martxan herriko gazteentzako udako ekimenak. Aurten ere askotariko gustuak eta zaletasunak hartu ditu kontuan Bergarako Udalak udarako haur eta gaztetxoei zuzenduta aisialdirako ekintzak prestatzeko.
Guztira, 652 haur eta gaztetxo daude izena emanda udaleku irekietan, kirol kanpusean eta arte udalekuetan.
Jardun euskara elkarteak kudeatzen ditu udaleku irekiak, eta, guztira, 359 ume ari dira parte hartzen; horietako 259k hiru asterako eman dute izena. Kirol kanpusean, berriz, 265 neska-mutikok eman dute izena hiru astetarako, eta lau astetan arituko dira 136. Arte udalekuetan, berriz, 28 haur ari dira parte hartzen, eta BEART elkarteak kudeatzen du.
Laboratorium Museoak antolatutako ekintzetan, berriz, 190 pertsonek parte hartu dute orain arte, eta datozen egunetan ospatuko diren ekintzetarako, berriz, 500 pertsona espero dira. Uztailaren 14ean ospatuko den Astronomia jarduerarako aurreikusten da arrakasta handiena, 200 pertsona inguruk parte hartuko baitute.
Aurten ere elkarlanean osatu da eskaintza, eragile desberdinen ekarpenarekin eta elkarlanarekin.