Udalak oharra argitaratu du San Martzialgo kanparen erreserben inguruan. 

Besteak beste, gogorarazi du San Martzialeko jaia dela-eta, bertako ermitan eta inguruko eremuetan udalak mantentze-lanak egin behar izaten dituela azken ordura arte (belarra moztu, guneak txukundu...). Horregatik, kuadrillen guneak zintekin “gordetzeko” dagoen ohitura ezingo da gauzatu datorren ekainaren 30eko 15:00ak baino lehen.

Bide beretik, adierazi du aurretik dauden edo ordura arte jarriko diren denak kendu egingo direla mantentze-lanek eskatzen duten heinean, eta ez duela inongo erantzukizunik izango aurretik jarritako “erreserba-zintak” kentzearren.

Azkenik, eskatzen da herriarena den eremu hau erabiltzerakoan, partekatzeko ahalegina egitea eta besteengan errespetuz jokatzea. Eta, halaber, gogoan izan eremuaren erabilera arduratsua egiteko udaletik emandako oharrak errespetatzea ezinbestekoa eta balio bat dela.

Bandoa osorik eskuragarri hemen: 3548_001.pdf

Eranskinak: