Zabalik dago udal euskaltegiko udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea. Ekainaren 22a izango da izena emateko azken eguna, eta hainbat modutan egin daiteke: telefonoz, helbide elektronikoz edo euskaltegiko bulegora bertaratuz. Ikastaro trinkoak egiteko aukera dago B1, B2 eta C1 mailetan. 

Eskolak ekainaren 26an (astelehena) hasiko dituzte eta uztailaren 20a izango da azken eguna; klaseak goizeko 09:00etatik 13:00etara izango dira. Ikastaroen prezioa aldatu egiten da mailaren arabera: C1 mailan 85 eurokoa da, eta B1-B2 mailetan, berriz, 80 eurokoa.

Esan bezala, izen ematea hainbat modutan egin daiteke: telefonoz 943 76 44 53 zenbakira deituta; euskaltegia@bergara.eus helbide elektronikoa idatzita; edo Udal Euskaltegiaren bulegora (Barrenkalea, 33, Irizar jauregia) joanda.

Arloa: