Bergarako Udalak irmotasunez arbuiatu du herrian eman den azken indarkeria matxista egoera, eta bide batez protokoloa aktibatu da. Halaber, emakumeari eta bere ingurukoei babesa adierazi nahi die, eta dituzten beharrei erantzuteko konpromisoa hartzen du, Udalak dituen baliabideak beraien eskura jarrita.

Indarkeria matxistak ez du lekurik ez gure herrian ez beste inon ere, horregatik guztiagatik, berri-ro ere, berdintasunaren aldarrikapena azpimarratzen du Bergarako Udalak, eta jarrera horiei aurre egiteko konpromisoa berresten du.

Halaber, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du Udalak, eta Martxanterak talde feministak deituta, bihar, osteguna, 19:00etan San Martin plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.

Arloa: