Urtero bezala aurten ere argitaratuko du Bergarako Udalak hurrengo urteko egutegia, herriko argazkilarien argazki ederrez hornitua.

Aurtengoan ere ez da gai zehatzik finkatu eta Bergararekin lotutako edozein alderdi agertzen duten argazkiak aurkeztu ahal izango dira: paisaiak, eraikinak, pertsonak, jaiak, lanak, abereak… Gainontzeko baldintzak ere berdinak izango dira, ñabardura batekin: argazkilari bakoitzak gehienez 25 argazki aurkeztu ahal izango ditu.

Beraz, honakoak izango dira baldintzak:

Gaia: ez da gai zehatzik izango eta Bergararekin lotutako edozein alderdi agertzen duten argazkiak aurkeztu ahal izango dira: paisaiak, eraikinak, pertsonak, jaiak, lanak, abereak…

Argazkia Bergaran ateratakoa izan beharko da edo, gutxienez, Bergararekin lotutako motiboren bat agertu beharko da bertan: Bergarako herritarrak…

Parte hartzaileak: Bergaran jaioa den edo bertan bizi den edozein herritarrek aurkeztu ahal izango ditu argazkiak.

Egile bakoitzak gehienez aurkeztu ahal izango dituen argazki kopurua: 25. 

Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20 x 30 cm; 300 ppp (puntuak pulgadako); jpg formatoko artxibo digitala. Artxiboak CD edo USB batean aurkeztuko dira Udaleko Euskara Zerbitzuan edo bestela helbide honetara bidaliko dira: euskara@bergara.eus.

Aurkezteko epea: 2022ko irailaren 25a baino lehen. 

Ordaina, eskubideak eta baimenak: egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira. Bestalde, aukeratutako argazkiak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak horiek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez. 

Argazkilariaren kontu izango da, aurkezten dituen argazkiekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Udalak ulertuko du argazkiak aurkezten dituenak lortuak dituela baimenok. 

Aukeraketa: Udalak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.

 

Arloa: