Bergarako Udala-k Or, 2022-01-28 07:09-n bidalia
Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egiten zaie AISA ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin, Bergarako Udalarekin eta Jardunekin elkarlanean.
Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:
· 60 orduko ikastaroa, Bergarako Udal Euskaltegian.
· Astelehen eta asteazkenetan, 09:15etik 11:15era.
· Gutxieneko ikasle-kopuru bat beharko da taldea osatzeko. Behin osatuta, aukera egon liteke ordutegia edota egutegia egokitzeko, betiere izena emandako guztiak eta irakaslea ados jarriz gero.
· 2022ko otsailaren 7tik ekainaren 8ra.
· 16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da.
· Izena emateko epea: otsailaren 2ra arte.
· Izena emateko tokia (bertara joanda edo telefonoz): Udal Euskaltegia. Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia). Telefonoa: 943 76 44 53
· Prezioa: 10 euro. Behin ikastaroa amaituta, itzuli egingo da kopuru hori, ikasleak gutxienez % 85eko asistentzia izaten badu.
Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko.