Bergarako Udala-k Al, 2022-01-17 16:56-n bidalia
Euskaraz aritzeko aukera egongo da berriz ere Mintzalagun egitasmoaren MintzaPoza aldaerarekin. Euskaraz egin nahi eta inguruan aukerarik ez dutenentzat, edota mugak hautsi nahi dituztenentzat aukera paregabea. Astean behin, ordu betez praktikatu eta gozatu lagun artean. Probatu dutenek ez diote utzi praktikatzeari!
Jendeak dio lehen ezinezkoak iruditzen zitzaizkion hainbat gauza egiten dituela orain; euskaraz poteatzea, adibidez. Ezin hobea da nork bere buruarengan konfiantza, soltura eta maila hobea eskuratzeko.
Berdin da euskaraz aritzeko lotsa gainetik kentzeko praktikatzen duzun, edo ahaztutako hizkuntza freskatzeko edo beste batzuei lagunduz euskarari ekarpena egitearren...
MintzaPoza praktikatzeko mila arrazoi daude, denok dugu geurea. Baina gauza bat argi dago: MintzaPoza praktikatzeak aktibo eta baikor sentiaraziko zaitu.
Emaitza bikainak lortu nahi badituzu, ez galdu aukera.
Urtarrila osoan izango da Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko aukera:
Bidali mezu bat jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikora, edo deitu 943763661/605712469 telefono zenbakietara edo hurbildu zaitez Jardun euskara elkarteko bulegora (Errotalde jauregia z/g).
Aurten bai! MintzaPoza praktikatzeko aukera eskura duzu. Has zaitez Mintzapraktikan, ematen duzuna baino askoz gehiago jasoko duzu! Aurten MintzaPoza praktikatu!