Bergarako Udalak berdintasunaren alde lanean ari diren eta lan egin nahi duten Bergarako herritar eta elkarte guztiei dei egiten die Bergarako Berdintasun Kontseiluaren hurrengo bileran parte hartzera.

Urtarrilaren 17an, astelehena, 18:30ean egingo da bilera udaletxeko pleno aretoan. Ordu eta erdiko iraupena izango du. COVID-19ak eragindako egoera dela eta, ez da adin txikikoen zaintza zerbitzurik eskainiko. Kontziliazioa errazteko, bilerara telematikoki konektatzeko aukera egongo da. Horretarako berdintasuna@bergara.eus helbidean egin behar da eskaera.

Gai hauek landuko dira bileran:

• Bergarako III. Berdintasun Plana: Hezi2de Berdintasun Aholkularitzaren eskutik, lehe-nengo zirriborroaren aurkezpena eta ekarpenak egiteko aukera.
• Azaroaren 25aren balorazioa.
• Jabekuntza Eskolako hurrengo ikastaroak.

Bergarako Udalak 2018ko otsailaren 29an egindako Osoko Bilkuran Berdintasun Kontseilua sortzeko konpromisoa hartu zuen. Hartutako konpromisoa betetzeko, Bergarako Udalak ezinbestekoa ikusten du bilgune hau berdintasunaren alde lanean ari diren pertsona eta elkarte guztiekin elkarlanean sortzea.

Arloa: