Irailaren 28ra arteko epea dago Obra eta zerbitzuetako brigadarako ofizial igeltseroa lanposturako eskaria aurkezteko. Lehiaketa-oposizio irekiaren sistema erabiliko da. 

Lan-jardun osoko lan-kontratua eskaintzen da, eta kontratu finkoa izango du hautatzen den pertsonak. Lanpostuari 2. hizkuntza-eskakizuna dagokio.

Lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; adibide gisara, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du, guztiak egutegian aurreikusiko dira.

Oposizioaldiaren fasea bukatu aurretik, deialdi honetaz baliatuz udalak bigarren lanpostu bat betetzea ere erabaki dezake.

Informazioa

Oinarriak

Eskaera-orria