Bergarako Udala-k Ig, 2021-07-25 13:24-n bidalia
Asteburuan bi emakume eraso ditu gizon talde batek Xixonen. Emakumeetako bat Bergarakoa da. Gertaeraren aurrean, indarkeria matxista kasuetarako ezarritako protokoloa aktibatu da. Halaber, gaur, uztailak 25, 18:00etan Udaleko bozeramaleen batzordea batzartzeko deialdia egin du Gorka Artola Alkateak.
Martxanterak talde feministak kontzentrazioa deitu du bihar, uztailaren 26an 19:00etan San Martin plazan. Protokoloari jarraituz Bergarako Udalak herritarrak mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditu.
Arloa: